Laurence Aguerre egindako logo ederra

Lapurdiko aldean, Urruñako auzo den Pausu delakoan, bada ostatu zahar eta ospetsu bat, gaurko zubi berritik gertu eta pilota-plazaren ondo-ondoan dena. Xaia du izena eta euskal kulturaren arloan aski ezaguna dugu abantzu asteburu guztietan egiten dituzten kontzertu, bertso saio, kantu afari, pilota partidak, mus lehiaketak, liburu eta disko aurkezpenak eta gainerako jarduera aberats eta oparoengatik. Beñat Elizondo dugu bertako arduraduna, esku-soinuari atxikirik beti den urruñar alai eta prestua.

Gizon honen gibelean bada talde eragile bat, Bakalau elkartea, beti antolakuntza kontuetan laguntzeko prest dena. 2020an, hau da, heldu den urtean, Xaia ostatuak ehun urte beteko ditu, eta horren karira, jadanik Bakalau elkartea urte osoko kultur jardunaldi berezia prestatzen ari da. Beraz, Bidasoaren bi aldeetako euskaldunok aukera ezin hobea ukanen dugu Xaiako goxotasunean euskal giroaz blaitzeko eta gozatzeko.

Xaia ostatua kampotik ikusia

Xaiako sutondoa eta bere sukaldea

Dans ce quartier de Pausu, au bord de la Bidassoa, à coté du nouveau pont, se trouve le bar Xaia. C’est un lieu de convivialité et de défense de la culture et de la tradition basque. On peut y entendre des bertsu et des chants. Beaucoup de repas sont chantants. Il est tenu par Beñat Elizondo, accordéoniste et animateur du bar Xaia.En 2020 nous fêterons donc les 100 ans du bar Xaia. C’est pour cette raison que l’association Bakalau a programmé une série d’événements qui vont durer tout le long de l’année 2020.  

En el barrio de Pausu o Béhobie, al borde del Bidasoa, cerca del nuevo puente, se encuentra el bar Xaia. Hoy es un lugar de confraternización y de apoyo a la cultura vasca. Con frecuencia se escuchan canciones y bertsos euskérikos. También son frecuentes las cenas animadas por el acordeón de Beñat Elizondo .El año 2020 el bar Xaia cumplirá cien años. Es por eso que la sociedad Bakalau ha programado una serie de acontecimientos culturales a lo largo de todo el año. 

Bere ostatua